Please fill in below form to create an account with us
NeureHizki banaka ezarri beharreko tresna honek, hezkuntza-eremuan zein eremu klinikoan erabil daitekeena, Lehen Hezkuntzako 1. mailaren eta Bigarren Hezkuntzako 4. mailaren arteko ikasleen irakurketaren ikaskuntzan parte hartzen duten prozesu kognitiboak euskaraz ebaluatzeko diseinatua, irakurketaren eta idazketaren ikaskuntzan egon daitezkeen nahasmenduak edo horiek jasateko arriskua identifikatzea du xede. Tresna 4 bateriak osatzen dute, eta ataza desberdinak hartzen dituzte, eskola-etaparen arabera:
- Detekzio goiztiarra 1: LH 1-1. seihilekoa
- Detekzio goiztiarra 2: : LH 1-2. seihilekoa
- Detekzioa epe kritikoan: LH 2 – LH 3
- Detekzioa irakurketa finkatuan: LH 4 –DBH 4
Ataza batzuk berdinak edo antzekoak dira ataza-multzo guztietan eta beste batzuk desberdinak.
Hiztegia
Zentzurik gabeko testuaren irakurketa
Hitz zerrendaren irakurketa
Pseudohitz zerrendaren irakurketa
Fonemen banaketa
Lehenengo hotsaren omisioa
RAN objektuekin
RAN zenbakiekin
Letren ezagutza
Silaben banaketa
Lehenengo silaba kentzea
Oroimen fonologikoa
©2021 Neuresoft / BCBL