Please fill in below form to create an account with us
NeureHitz 5 eta 8 urte bitarteko haurren euskarazko hizkuntza-gaitasunen ebaluaziorako diseinatutako tresna klinikoa da. Banaka ezarri beharreko tresna honek hizkuntza zein komunikaziorako nahasmenduak identifikatzea eta esku-hartzeak gidatzea ditu xede.
Tresna osoak 10 ataza izango ditu, ulermen eta adierazpenean parte hartzen duten prozesu psikolinguistikoak ebaluatzeko xedez hizkuntzaren arlo guztietan: fonetika eta fonologia, hiztegia, morfosintaxia eta semantika.
Ahozko esaldien ulermena
Helburua:Zailtasun-maila ezberdineko ahozko esaldiak interpretatu eta ulertzeko gaitasuna ebaluatzea.
Deskribapena:Haurrak, 4 irudiren artetik, entzundako esaldiari dagokiona aukeratu beharko du.
Epe laburreko oroimena: hitzak
Helburua:Hitzak epe laburrean gogoratzeko gaitasuna ebaluatzea.
Deskribapena:Haurrak entzunezko hitzak errepikatu beharko ditu.
Epe laburreko oroimena: pseudohitzak
Helburua:Asmatutako hitzak epe laburrean gogoratzeko gaitasuna ebaluatzea.
Deskribapena:Haurrak entzunezko pseudohitzak errepikatu beharko ditu.
Epe laburreko oroimena: esaldiak
Helburua:Gero eta luzera zein zailtasun handiagoko esaldiak epe laburrean gogoratzeko gaitasuna ebaluatzea.
Deskribapena:Haurrak entzunezko esaldiak errepikatu beharko ditu.
Sintaxia: esaldi sinpleak
Helburua:Bai semantikoki bai gramatikalki zuzenak diren ahozko esaldi sinpleak osatzeko gaitasuna ebaluatzea.
Deskribapena:Haurrak zenbait irudi ikusi eta esaldiak osatu beharko ditu.
Hiztegia
Helburua:Gaitasun lexikoa ebaluatzea.
Deskribapena:Haurrak irudiak izendatu beharko ditu.
Prozesu fonologikoak
Helburua:Ekoizpen fonologiko zein fonetikorako gaitasuna ebaluatzea. Gaitasun hau 3 ezaugarriren bidez neurtzen da- bat-bateko hizketa, izendapena eta errepikapena.
Deskribapena:Bat-bateko hizketa: Haurrak zenbait irudi ikusiko ditu, aztergai diren fonemak dituzten hitzen bat-bateko ekoizpena eragiteko xedez.
Izendapena: Haurrak aurreko fasean ikusitako irudietan nabarmendutako atalak izendatu beharko ditu.
Errepikapena: Haurrak aurreko faseetan ikusitako irudiei dagozkien entzunezko hitzak ozenki errepikatu beharko ditu.
Epai gramatikala
Helburua:Zenbait esalditan arau morfosintaktikoak ezarri eta identifikatzeko gaitasuna ebaluatzea.
Deskribapena:Haurrak entzunezko zenbait esaldi zuzenak diren ala ez erabaki beharko du.
Kontzientzia fonologikoa: Errima
Helburua:Errimaren bitartez, haurraren kontzientzia fonologikoaren inguruko gaitasuna ebaluatzea.
Deskribapena:Haurrak bi irudi ikusiko ditu aldi berean eta, 3 segundoren ostean, pseudohitz bat entzungo du. Bere iritziz audioarekin errimatzen duen irudia aukeratu beharko du.
Entzumen bereizketa: silabak
Helburua:Haurraren entzunezko silabak bereizteko gaitasuna ebaluatzea.
Deskribapena:Silaba bat ahoskatuko duten hiru silueta ikusiko ditu Haurrak, bi irudi txiki alboetan eta handi bat erdian. Haurraren helburua zera bereizten jakitea da- silueta txikien artetik zeinek ahoskatzen duen silueta handiak ahoskatutako silaba berdina.