Neuresoft-en helburua ahozko eta idatzizko hizkuntzaren nahasmenduen (adib. Hizkuntzaren Nahaste Espezifikoa edo Dislexia, besteak beste) ebaluaketa erraztu dezaketen tresnak sortzea da. Horretarako, ondorengo ebaluaketa multzoak sortzen ari gara:
Ebaluaketa multzo bakoitza hainbat atazez osatua dago. Ahozko hizkuntzaren ebaluaketa multzoek hizkuntzaren ulermen eta adierazpenean parte hartzen duten prozesu psikolinguistikoen inguruko informazioa jasoko dute: fonetika eta lexikoa, morfosintaxia eta semantika. Irakurketa-idazketaren ebaluaketarako ebaluaketa multzoek ahalmen hauen inguruko informazioa bilduko dute.
NeureSoft euskaraz zein gaztelaniaz hizkuntzaren ebaluaketarako tresnak garatzen dituen BCBL zentroko saila da (www.bcbl.eu). Kognizioa, burmuina eta hizkuntza aztertzen dituen diziplinarteko zentro honetan, nazioarteko profesionalez osatutako taldeak bertsio digitalean eskainitako metolodogia sortu du. Honek hizkuntzaren arloko profesionalen egunerokotasuna erraztea du xede.
NeureSoft-en helburua BCBL zentroan kognizioaren eta hizkuntzaren inguruan bildutako ezagutza zientifikoa gizartearekin partekatzea da. 2013. urtetik hainbat tresna garatu dira ume elebakar eta euskara eta gaztelaniazko elebidunen hizkuntzak ikertzeko.
Web-plataforma honek Neuresoft-ek garatutako ebaluaketa multzo ezberdinetara sartzea ahalbidetzen du.
Behin plataforman erregistratuz gero, profesionalak bere neurrira egokitutako lekua izango du. Hemen, kasuak kudeatu eta ebaluaketa-ariketak webgunearen edo tablet baten bidez erabiltzeko aukera izango du.
Plataforma erabili ahal izateko, profesionalak lizentzia eta NEUREak izeneko erabilera-kredituak eskuratu beharko ditu (kreditu hauekin profesionalak atazak erabili eta emaitzen inguruko txostenak sortu ahal izango ditu).
Hasierako sorta:
Licencia Neuresoft + 10 neures: 60€
Sorta estandarra
10 neure: 5€
Plus sorta
50 neure: 24€
Premium sorta
100 neure: 45€
NEURESOFT irabazi-asmorik gabeko BCBL ikerkuntza zentroarena da. Irabazi guztiak ebaluaketa eta diagnosi erreminta berriak sortzeko eta BCBLren ikerkuntza finantzatzeko erabiliko dira soilik.
Telefonoa 647 583 579
Mikeletegi Pasaleku 69, 2ª Planta
20009 Donostia, Gipuzkoa
Zerbitzu teknikoarekin harremanetan jarri: [javascript protected email address]