• Hizkuntza- eta
    ikasketa-nashasmenduen
    ebaluaziorako tresnak

  • NeureSoft saila Basque Center
    on Cognition, Brain & Language
    nazioarteko ikerketa-zentroko kidea da.

Zer da Neuresoft?

NeureSoft euskaraz zein gaztelaniaz hizkuntzaren ebaluaziorako tresnak garatzen dituen BCBL zentroko saila da. Kognizioa, burmuina eta hizkuntza aztertzen dituen diziplinarteko zentro honetan, nazioarteko profesionalez osatutako taldeak bertsio digitalean eskainitako metolodogia sortu du. Honek hizkuntzaren arloko profesionalen egunerokotasuna erraztea du xede.

NeureSoft-en helburua BCBL zentroan kognizioaren eta hizkuntzaren inguruan bildutako ezagutza zientifikoa gizartearekin partekatzea da. 2013. urtetik hainbat tresna garatu dira ume elebakar eta euskara eta gaztelaniazko elebidunen hizkuntzak eta irakurketa ikertzeko.


Tresnak

Neuresoft-en helburua ahozko eta idatzizko hizkuntzaren inguruko nahasmenduen (adib. Hizkuntzaren Garapenaren Nahastea edo Dislexia, besteak beste) ebaluaketa erraztu dezaketen tresnak sortzea da. Tresna bakoitza hainbat atazez osatua dago. Ahozko hizkuntza aztertzen dutenak hizkuntzaren ulermenean eta adierazpenean parte hartzen duten hizkuntza-prozesuen inguruko informazioa bilduko dute. Irakurketa-idazketaren ebaluazioarako tresnek ahalmen hauen inguruko informazioa bilduko dute.
Horretarako, ondorengo tresnak sortzen ari gara:

Irakurketa-idazketaren ebaluazioa euskaraz

Ahozko hizkuntzaren ebaluazioa euskaraz

Ahozko hizkuntzaren ebaluazioa gaztelaniaz

Irakurketa-idazketaren ebaluazioa gaztelaniaz

Gehiago jakin

nola erabili neuresoft?

Web-plataforma honek Neuresoft-ek garatutako ebaluazio-tresna ezberdinetara sartzea ahalbidetzen du.

erabilera profesionala

Behin plataforman erregistratuz gero, profesionalak bere neurrira egokitutako atala izango du. Hemen, kasuak kudeatu eta ebaluazio-atazak webgunearen edo tablet baten bidez erabiltzeko aukera izango du.

neure kredituak

Plataforma erabili ahal izateko, profesionalak lizentzia eta NEUREak izeneko erabilera-kredituak eskuratu beharko ditu (kreditu hauekin profesionalak atazak erabili eta emaitzen inguruko txostenak sortu ahal izango ditu).

Ikertu NeureSoftekin

BCBL ikerketa zentrotik NeureSoft tresnarekin ikertzeko aukera eskaini nahi dugu. Interesik izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

Salneurriak

Neuresoft Lizentzia
+ 25 neure

165
(BEZik gabe)

25 neure

12,50
(BEZik gabe)

50 neure

24
(BEZik gabe)

100 neure

45
(BEZik gabe)

NEURESOFT irabazi-asmorik gabeko ikerketa zentroaren baitan dago. NEURESOFT-en diru-sarrerak diagnostiko-tresnaren gastuak ordaintzeko, diagnostikorako ataza-multzo berriak eta BCBL zentroko ikerketak garatzeko bakarrik erabiliko dira.