Ohizko Galderak
Gogoan izan NeureHitz eta NeureHizki tresnen eskuliburuetan NeureSoft plataformaren funtzionamenduari buruzko informazioa topatuko duzula (txostenen sorkuntza barne), baita atazen ezarpen eta zuzenketari buruzkoa ere, besteak beste.
Zein euskarri bidez ezartzen dira atazak?
NeureHitz tresnari dagozkion probak ordenagailu (PC) bidez aplikatzen diren bitartean, NeureHizki tresnarenak tableta bidez ezartzen dira. Eskuliburuko 1.1.2. atalean beharrezko ezaugarri teknikoak zehazten dira.
Internetekiko konexioa beharrezkoa al da NeureSoft tresnen atazak ezartzeko?
Atazen ezarpenaren bitartean ez da beharrezkoa internetera konektatuta egitea, baina bai aplikazioetara erabiltzaile-izen eta pasahitz bidez sartzeko, plataforman gehitutako kasuak eguneratzeko eta baita honetara datuak igotzeko ere.
Ez dit NeureHizki aplikazioa tabletara deskargatzen uzten.
a) Tabletak beharrezko ezaugarri teknikoak dituela ziurtatu, eskuliburuko 1.1.2. atalean adierazitakoak (adb., Android 9.0 sistema-eragilea eta gutxieneko 5GB-ko memoria librea hobesten dira).
b) Aplikazioa deskargatzen den bitartean internetera konexioa duzula ziurtatu.
NeureSoft plataforman erregistratu nintzen baina ez dit bertara sartzen uzten.
Emailez jasotako egiaztapen-estekaren bidez kontua aktibatu izana ziurtatu.
Ez zaizkit NeureSoft web-plataforman sortutako kasuak aplikazioetan (ordenagailuan edo tabletan) agertzen.
Internetekiko konexioa duzula, sakatu "Eguneratu" botoia (hodei baten irudia duena) gailua plataformarekin sinkronizatu dadin.
Nola jakin dezaket eguneraketak edo proba berriak eskuragarri daudela?
NeureSoft plataformako "Hasiera" atalean tresnenekin lotutako edozein berriren inguruko informazioa argitaratuko da (eguneraketak, proba berriak, etab.). Honetaz gain, erabiltzaileek jakinarazpena posta elekronikoz ere jasoko dute.
Zergatik eskatzen dit plataformak txosten desberdin bat sortzeko (dagozkion neureak kontsumituz) kasu jakin bati ezarritako atazen emaitzak lortzeko?
Behin ebaluazio bat hasita, ataza-multzo horrek barne-hartzen dituen ataza guztiak ezarri eta haien emaitzak txosten bakar batean eskuratu ditzakezu. Kontuan izan interesekoak zaizkizun ataza guztiak ezarri baino lehen "Ebaluazioa amaitu" botoia sakatzen baduzu, ondoren beste ebaluazioa bat hasi beharko duzula eta ondorioz, txosten berri bat sortu (neure gehiagoren kontsumoa dakarrena). Ebaluazio bakoitzeko (horren baitan ezarritako ataza-kopurua edozein dela ere) txosten bat sortzen da.
Ataza baten ezarpenaren bitartean, pantaila txuri batean blokeatuta gelditzen naiz.
Ataza batzuetan pantaila txuriak aurkezten dira une jakinetan (adibidez, bi itemen artean). Hauek funtzio konkretu bat betetzen dute eta aurrera egin ahal izateko, pantailaren beheko eskubi aldean sakatu behar duzu. Eskuliburuan honi buruzko xehetasun gehiago topatuko dituzu.
Zer egin NeureHizki aplikazioa deskargatzean horrelako mezua agertzen bada "Es posible que el archivo sea dañino"?
Aplikazioa deskargatu.
Tabletan audioen grabaketa behar duten probak blokeatzen zaizkit (adb., RAN objektuekin).
Ziurtatu gailuak NeureHizki aplikazioa audioak grabatzea baimentzen duela. Baimena aplikazioa deskargatzeko unean eman dezakezu edo bestela, hau eskuz burutu tabletaren ezarpenetan sartuz.